XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Don Teodosio Goñico Zalduna edo caballeroa, vici zan Goñiko errian, Doña Constanza de Butron andra emacume on eta doi ederracquico arequin ezconduric.

Nola Teodosio zan Erregue guizona, igaro bear izan zuan dembora pusca bat bere echetic campora bere eguitecoetan.

Oec bucatzean, erabaqui zuan bere emaztearen aldera etorcea eta echerontcean aguertu citcecan eremutar edo Hermitaño-en jancian Infernuco deabrua, esaten ciolaric: Ah Teodosio: zu pozez zatoz cere echera, oi dan bezela, baña zure atseguiña ta poza laister itzulico da naigabe ta atsecabe samiñera.

Ez nuque mincoiztu nai zure ziotza, bañan ecin utzi zaitcequet contuan ipini gabe nola zure emazteac, ausiric, zor dizun matrimonioco leyaltasuna, daucan pecatuzco adisquidetasuna echeco morroyarequin, eta au eguia garbia dala ezagutceco, zoaz berpertatic echera, sar zaite cere guelan, ta an topatuco dituzu biac oatuan.

O Deabruaren astucia eta asmo gaiztoa guizona galtceco!.

Deabruac gure lenengo ama Eva engañatu zuen becela, Paradisuan devecaturic cegoan sagarra berac jan eta Adani janeracitceco, ecarten cituala onequin gaitz guztiac mundura, aldi onetan Teodosio ere engañatu zuan, eraguiten ciola pecatu izugarri ura, nola zan bere gurasoac illcea.

Sinistu du Deabruaren esana, sartcen da bere echean, eta guelan topatzen ditu oatcen bi, emaztea eta onen maitea cirala uste zuanac, eta gueyagoren beguira egon gabe, arturic berequin ceraman ezpata, jositzen ditu biac, gueratzen diradela illotcic itz bat ere esateco toqui gabe.